Hitzaldia: Kabitik irten nahi?

elgoibarren.net 2009ko aza. 18a, 10:55


Gazteek etxetik irteteko, emantzipatzeko, dituzten aukerak eta oztopoak aztertuko dituzte Gazte Informazio Guneak antolatu duen hitzaldian. Zer motatako dirulaguntzak daude?, Zer jakin behar duzu mailegu bat eskatzerako orduan?, Ze eskaintza du Etxebidek?, Nola eman izena Etxebiden?... horiek eta antzerako zalantzak argitzen saiatuko dira.

 

  • Noiz: azaroaren 24an (martitzena)
  • Non: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
  • Ordua: 19:00etan
Informazio gehiago: Gazte Informazio Gunean (943 257 986)