“Normalean arkume bakarra erditzen dute ardiek. Bi ere bai sarritan. Hiru arkume edukitzea ez da ohikoa eta oso arraroa lau erditzea. Baina, bost bildots! Ez sinestekoa da. Ez dugu beste kasurik ezagutzen” azaldu du harridura ezin gainetik kenduta Mintxeta baserriko Juani Bastidak. Guztiak bizirik jaio izana da harrigarriena. "Beste ardi batek bost bildots egin zizkigun iaz, hiru hilda jaio ziren baina”. Oraingoan bost bildotsak jaio dira onik eta ama ere ondo errekuperatu da. Hori bai, amak ez dauka guztientzako esne nahikoa eta hiru bildots biberoiarekin hazi beharko dituzte Mintxeta baserrikoek.