Roman Garateren gutuna:
2009. X. zortzi
Ondo asmatu duzuela, deritzot, gure anaia Angelmariri –Gotzon izenez ezagunari- jaio zen ETXEAN oroigarri bat ipintzea.
ETXE zale porrokatua izan zen; - Mundu osoa, kosmosa dugun etxe zale porrokatua. Eta baita norbere sendi-familiaren etxe zale porrokatua. Harrigarria zen zelan bizi izan zuen ETXEAREN arazoa. Gogo-bihotzeko ardura bizia zitzaion EKO-LOGIA. ---EKO-logia, hots, “EKO” “OIKOS” “ETXE” griegoz, etxearen arazoa. Eko-logiaren arazoa eta, horrez gero, aldi berean, EKO-nomia, hots ETXE-legediaren arazoa.
Zelako nahigabeak, gizadiaren etxe hori hondatzen ari garela ikustean. Eta bai, areago, pozak, gure etxe horren edertasun zoragarriari begira.
ETXE”eko“ “oikos” UNIBERTSALA, gizaki unibertsalari, gizadiari dagokiona, ikusten zuen. Eta etxe unibertsal horretan, unibertsoa mamitzen-osatzen duen gizaki BAKOITZAREN etxea; familia propioaren etxea; Nor-beraren etxea, Elgoibarko san Bartolome kaleko etxea.
Beti, ETXEA; Eta etxeari darion HERRIA; Gizadi osoa dugun mundu HERRIA; Eta Herri unibertsal hori osatzen duen nor-beraren herria. Gure kasuan, EUSKAL HERRIA; - Eta, aldi berean, banatu ezinik, HIZKUNTZA. Gizadi osoari, gizadiari darion hizkuntza. Eta gizadi osoa mamitzen-osatzen duen gizakiari, gizaki bakoitzari darion hizkuntza. Ondo esan zuen eta Aristotelesek zer den gizaki: “Zoon logon ejon”. “Logosa duen aberea”. Jakinean, “logos” hori, arrazoia baino lehenago eta sakonago, HIZKUNTZA dela. Hizkuntza-Hitza duen aberea. HIZKUNTZA, bada, gizadiaren eta gizakiaren mamia eta funtsa. Geurea, Herriarena, Euskal Herriarena, EUSKARA.
ETXEA HERRIA HIZKUNTZA. Jaungoikoak daki zelan maite izan zuen Angelmarik batera den hirukote hori: ETXEA HERRIA HIZKUNTZA; Bere sentitzen zuen, bai sentitu ere, Gabriel Arestiren hura: “Nire aitaren etxea... defendituko dut;” – Berea zuen bezala Miterrandek, Frantziako presidenteak esandako hura: “Hizkuntza bat hiltzen denean, herri bat hiltzen da.” – Eta Angelmarirena, ez zen, ez, heriotza, BIZIA baizik. Ez zuen alferrik zenbat ezin aldiz aitortzen Jesus Lagun Handia: Bidea Egia eta BIZIA.
ETXEA HERRIA HIZKUNTZA, Angelmariren nor-tasuna nabarmen osatzen zituzten funtsezko tasunak. Eta hori, beti, bere bizitza osoan aldarrikatzen zuen ikurrin-pean: MAITASUNA den Lagun Handiaren ikurrin-pean. Beti, beti, arazo guztietan, MAITASUNA aipatzen eta azpimarratzen zuen eta zidan. Hori aldarrikatu zuen mundu zabalean, leku guztietan, Indian, Rusian, Ipar-Ameriketan ... MAITE; NOR-beraren burua maite, lagun hurkoa, edonon, maitatzeko.
Eta amaitzeko, bere gaixotasun luzean, batez ere, nekatu gabe, errepikatzen zidana, eta nik, orain, zuei, denoi eta bakoitzari, errepikatzen dizuedana: ESKERRIK ASKO; ESKERRAK bihotzez. Horrela, nolabait, betetzen dut bere bihotzeko nahia: “Roman, ESKERTU ... Roman, ESKERRAK EMAN”.

Gotzonen anai-arreben gutuna:
Bi hitz, denoi eta bakoitzari: Eskerrik asko, bihotz bihotzez; Eskerrik bizienak Angelmari-Gotzonen familia osoaren partetik. Eskerrik onenak oraindik bizi garen senide bakoitzaren partetik: Anita, Rosario, Niceto, Roman, Genaro, Marikarmen eta Jose Luisen partetik.
Pentsa edo asma ahaleko omenaldi sakon-ederrenak gainditu dituzue.
Betiko zorretan, bada, poz handiz