‘On Benito’ren kontzertuarekin hasiko da Sotoko Hotsak jaialdia

elgoibarren.net 2009ko aza. 19a, 10:48

 
Sinuosek antolatzen duen Sotoko Hotsak jaialdian bi talde eta bakarlari batek: On Benito (argazkian), Mursego eta Andrakan parte hartuko dute aurten. Kultur Etxeko sotoan izango dira kontzertuak, barixaku honetan (azaroak 20) estreinakoa, 22:30etik aurrera.

 
 


  Benito Irazokik (gitarra eta ahotsa), Benito Lertxundik (bateria) eta Benito Garziak (harmonika) osatzen dute On Benito taldea (myspace.com/onbenito), eta rocka, bluesa eta musika esperimentala jotzen dute. Hainbat egitasmotan aritu izan dira aurrez, tartean, Petti, Do, Borrokan, Ataka eta Mugaldekoaken, eta 50. hamarkadako rock’n roll egiten dute bereziki.
  •  Kultur Etxeko sotoan izango da kontzertua, 22:30etik aurrera, eta bai emanaldi honetarako zein datorren asteko beste bi kontzertuetarako sarrerak hiru eurotan daude salgai.
Mursego eta Andrakan

1706640039789 ‘On Benito’ren kontzertuarekin hasiko da Sotoko Hotsak jaialdia

Datorren astean beste bi kontzertu izango dira. Eguenean (azaroak 26), Mursegok (myspace.com/mursego) joko du, 22:00etatik aurrera. Bakarkako lana da Mursego, Maite Arroitajauregi eibartarraren proiektu musikala. Anari edo Kokein moduko taldeetan ibilitakoa da Arroitajauregi, eta proiektu berri honetan txeloa, ukelelea, perkusioa eta ahotsa batzen ditu.
  Gaur, zortzi, berriz, Iban Urizar elgoibartarrak martxan jarritako Andrakan proiektua entzuteko aukera izango da. Pop eta folk kutsuko kantuak joko dituzte, eta zuzenerako aparteko musikariak bildu ditu: Patxi Zabaleta (Arima Beltza eta Sinuose), Jon Gurrutxaga (Arima Beltza), Andoni Mugika, eta Cebri (Lili Moon). Andrakanen kontzertua 22:30ean hasiko da.