Gaur,
barixakua, Sotoko Hotsak jaialdiaren edizio berri bat hasiko da
Sinuoseren eskutik. Zapatuan, berriz, 25. urteurrena ospatuko dute
Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasle, ikasle ohi eta irakasleek
kontzertu berezi batekin. Eta, domekan, Santa Zeziliaren omenezko meza
berezia, koruaren kontzertua eta Udal Musika Bandaren kalejira eta
kontzertuaren txanda izango da.
•Asteburuko kontzertuak
•Barixakuan (azaroak 20)
- 18:00 Trikitilarien kalejira: Inazio Bereziartua musika eskolako trikitilariek kalejira egingo dute.
- 19:30 Kontzertua: Musika eskolako ikasleek Santa Zeziliaren omenez kontzertua eskainiko dute. Bertan, diplomak banatuko dituzte.
- 22:30 Sotoko Hotsak. Sinuosek antolatuta, On Benitoren kontzertua. Kultur Etxeko sotoan.
- 22:30 Lain taldearen kontzertua: Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi duen Lain taldearen kontzertua, Mendaroko gaztetxean.
- 12:30 Musika Eskolaren 25. urteurreneko kontzertua: Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek kontzertu berezia eskainiko dute. Herriko Antzokian.
- 19:30 Meza eta kontzertua: Santa Zeziliaren omenez, meza berezia izango da San Bartolome parrokian. Koroak abestuko du, eta ondoren kontzertua eskainiko du.
- Maitia nun zira, J. Uruñuela
- Illunabarra, Mokoroa
- Ave verum corpus, W.A. Mozart
- Aita gurea, Madina
- 10:15 Udal Musika Bandaren kalejira
- 12:30 Udal Musika Bandaren kontzertua:Herriko Antzokian
2. La Paloma (Habanera), S.Iradier.
3. The Operistique concert, G. Ropuve.
4. Charleston Forever (Charleston), M. Peeters.