Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

elgoibarren.net 2009ko aza. 23a, 11:52

 
Mendaroar batek irabazi du estreinakoz Alkortako Igoera. Iñigo Lazkanok 11 segundoko aldea atera dio helmugan Joseba Plaza markinarrari; iazko irabazlea eta probako errekorraren (20´43´´) jabea. Guztira 24 antxintxikarik parte hartu dute proban, horien artean bederatzi mendaroar eta zortzi elgoibartar. (sailkapena eta argazkiak dauzka)

 

2009ko podium-a

 Txirrindulari ohia da Iñigo Lazkano, baina antxintxika ere primeran moldatzen dela erakusten ari da. Antxintxika probetan hasiberria izanagatik, dagoeneko hasi da garaipenen zakua betetzen: San Migeleko III. Antxintxika Igoera irabazi zuen irailean eta Alkortako Igoera orain. Lazkanok 21 minutu eta zazpi segundo behar izan zituen 4,7kilometro inguruko igoera gogorra amaitzeko. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Joseba Plaza markinarrak eta Joseba Altuna azpeitiarrak, hurrenez hurren, azkeneko Karakateko Igoeran lortutako postuak trukatu dituzte Alkortako Igoeran. Plazak, baina, alde nabarmena, minutu eta 17 segundukoa,  atera dio Altunari.
  • Ohi duen moduan, bere blogean azaldu ditu Joseba Plaza markinarrak Alkortako Igoerako bizipenak.

Orain arteko irabazleak
 

1706640017672 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

Guztira 24 lagunek, denak gizonezkoak, parte hartu dute aurten Mendaroko ezker abertzaleak antolatzen duen Alkortako Igoeran.
 Poliki-poliki bidea egiten ari den lasterketa gaztea da Alkortako Igoera. 2006an egin zen estreinakoz eta lehen irabazlea Josu Arregi azpeitiarra izan zen 21´12´´ denborarekin. Bigarren edizioan, 2007an, Aulestiko Igor Urionabarrenetxea izan zen bizkorrena 22´42´´ denborarekin. Iaz, 2008ko edizioan, marka berria ezarri zuen irabazleak, Joseba Plaza markinarrak eta aurten etxean geratu da garaipena, Iñigo Lazkanoren erakustaldiari esker.
SAILKAPENA:

POSTUA

IZENA

HERRIA

DENBORA

1

IÑIGO LAZKANO

Mendaro

21'07''

2

JOSEBA PLAZA

Markiña

21'18''

3

JOSEBA ALTUNA

Azpeitia

22'35''

4

OSCAR ONCALA

Bergara

22'54''

5

RUBEN ARRIZABALAGA

Mutriku

23'23''

6

IGOR URIONABARRENETXEA

Aulesti

23'42''

7

JOKIN URRESTI

Markiña

24'12''

8

IGOR REY

Mendaro

24'50''

9

EDUARDO URIBE

Elgoibar

25'41''

10

SUGAR ETXANIZ

Elgoibar

25'46''

11

JAVI FERNANDEZ

Elgoibar

26'32''

12

ROBERTO OSORO

Mendaro

26'52''

13

AITOR IBABE

Elgoibar

27'26''

14

IBON VILLANUEVA

Elgoibar

28'00''

15

ILLART URAIN

Mendaro

28'56''

16

ADUR JUARISTI

Elgoibar

28'57''

17

JURDAN EZENARRO

Mendaro

29'42''

18

AITZOL URAIN

Mendaro

29'54''

19

BEÑAT URAIN

Mendaro

29'54''

20

MIKEL ETXABE

Elgoibar

30'27''

21

GONZALO SAEZ

Elgoibar

31'21''

22

RUBEN RIOS

Mendaro

31'25''

23

XABI AULESTIARTE

Markiña

31'39''

24

ENEKO SALEGI

Mendaro

35'48''

ARGAZKIAK:

1706640017706 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

1706640017767 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

1706640017804 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

1706640017845 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

 

1706640017884 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera

1706640017922 Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera