Gaztainari gorazarrea Magosto egunean eta Gaztainerre jaian

elgoibarren.net 2009ko aza. 23a, 13:45

 
 Galiza Etxeak urtero antolatzen duen Magosto egunak eta Altzolako Zubibai Elkarteak berreskuratu duen Gaztainerre jaiak bat egin dute joan den asteburuan. Gauzak horrela, Santa Zeziliaren omenezko ekitaldien baimenaz, Gaztaina erreak izan dira asteburuko protagonistak. (argazkiak dauzka)


  Duela 20 urte hasitako ohiturari jarraituz, gaztainak eta Albariño ardoa barra-barra banatu zituzten Galiza Etxeko bazkideek zapatuan. 2003tik hona Nafarroa plazan, herritarren aurrean, erretzen dituzte Galiziatik ekarritako gaztainak eta aurten ere ez dute hutsik egin.
  Norbait gaztainak jateko gogoarekin geratu bazen, bigarren aukera bat eduki zuen domekan, Gaztainerre jaia berreskuratu baitzuten Altzolan. Gaztainak antzinako erara, danbolinean erreta, dastatzeko ohitura berreskuratu nahi izan du aurten Altzolako Zubibai Elkarteak. Hasiera batean, azaroaren 8an egin behar zuten Gaztaiñerre jaia. Birritan atzeratu ostean -eguraldiagatik lehena eta Zubibaiko kide baten heriotzaren doluagatik bigarrena-, domekan egin zuten azkenean. Eguraldia lagun, makina bat herritar hurbildu zen Altzolako Zelaia parkera.
Argazkiak:

Sarritan egin izanaren poderioz Galiza etxekoak iaioak dira gaztainak erretzen.

Albariño ardoa edateko ontziak ilaran, erabiltzeko prest.

1706640017059 Gaztainari gorazarrea Magosto egunean eta Gaztainerre jaian

1706640017093 Gaztainari gorazarrea Magosto egunean eta Gaztainerre jaian

Umeak gustura gaztainak jaten.

 

Zelaiako parkean egin zuten Gaztainerre jaia.

{mosimage}