Iazko apirilean jarri zuen Bilboko Guggenheim museoko patronatuak Zearsoloren kontrako salaketa, Bilboko Instrukzio Epaitegian, 1998tik 2008ra 487.000 euro ostu izana egotzita. Zearsolok berak eman zion lapurretaren berri Bidarteri, egun batzuk lehenago. Higiezinen Sozietatetik 160.872,34 euro ostu zituela aitortu zion bere abokatuaren bidez helarazi zion gutunean; Sozietate Edukitzailetik, berriz, 326.403,04 euro ostu zituela azaldu zion.
Joan den irailean Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatutako hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra onartu zuen Cearsolok. Bizkaiko Auzitegian aurkeztu zuten adostasun idazkia akusatuaren abokatuak, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak.
Auzitegiak adostasun idazkia onartu du eta Cearsolori hiru urte eta erdiko zigorra jarri dio Cearsolori. Azken horrek bere izenean zituen kontuetan Elkarte Edukitzailearen eta museoarena zen milioi erdia sartu zuen.
- Roberto Zearsolok hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra onartu du (2009-09-30 elgoiBARREN.net)
*Argazkia: eitb.com
*Iturriak: eitb, berria