Herriko hamar elkarte gastronomikok: Gure Bide, Zubi Ondo, Karakate, Casa Galiza, Biar Dana, Sallobente, Kalamua, Baltasar, Ego-Toki eta Herri Gain parte hartu dute azaroko feriako berezitasuna izan den topaketa gastronomikoan.
Udalak eta Debemenek 30 kilo okela –hiru kilo elkarte bakoitzeko- banatu zituzten sukaldarien artean eta beste 20 bat kilo patata eta barazki. Osagai horiekin, goizean goiz hasi ziren lanean eta 12:00etarako prest zuten okela gisatua, 400 razio edo anoa guztira. Antolatzaileek bertaratutakoen gosea asetzeko nahikoa izango zirela uste izan zuten arren, usteak erdi ustel, eguerdiko 13:00etarako ez baitzen razio bakar bat ere geratzen. Sanlo eskubaloi taldeko kideak arduratu ziren razioak saltzeaz, bakoitza euro baten trukean eta, kirol taldearentzat izango da batutako dirua.
•Pintxoak tabernetan
Sabela betetzeko gogoarekin geratu zirenek Gabi jatetxeak, Txarriduna hotelak eta Lojantzi tabernak baserriko produktuekin eginiko pintxoak jateko aukera izan zuten.
Horretaz gain, nekazaritza eta abeltzaintza ferian ohikoa denez, baserritarren postuak izan ziren Nafarroa plazan eta Plaza Txikian, berriz, ganadua eta baserriko lanabesak egon ziren ikusgai. Kale kantariek, berriz, feriako giroa alaitu zuten kalez kale euskal kanta herrikoiak abestuz.

∞Lotura duten albisteak:
- Azaroko ferian okela gisatua prestatuko dute hamar elkartek (2009-11-19)
- Baserriko produktuak mahaira hileko azken zapatuko ferian (2009-10-27)
- Aurreikuspenak gainditu ditu orain arteko feriarik arrakastatsuenak (2009-09-28)
- ‘Harri Beltza’k bere legea ezarri zuen (2009-06-08)
- Ardo eta urdaiazpiko dastatzeak azken zapatuko feriako nobedadeak (2009-05-29)
- Lorak izango dira hileko azken zapatuko feriako berrikuntza nagusia (2009-02-26)
- Trontza zahar txapelketa izango da zapatuko feriako nobedade nagusia (2008-09-25)
- Hileko azken zapatuko feria berrindartu nahi du Udalak (2008-04-02)
- Haize berriak hileko azken zapatuko feriarentzat (2008-06-24)
- Astoa nagusi gizonen aurkako norgehiagokan (2008-10-27)
- Feriako argazki gehiago: elgoibar.org