Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

elgoibarren.net 2009ko aza. 30a, 15:20

{vimeo}7915879{/vimeo}Berrehun lagunetik gora elkartu ziren zapatu eguerdian Plaza Handian Egunkariari eta Egunkaria auziko auzipetuei elgoibartarron elkartasuna eta babesa azaltzeko. Bertara bildutakoek elkartasun erretratua atera zuten, eta, gainera, ia 2.000 euro bildu ziren epaiketako gastuei aurre egiteko (argazkiak dauzka).


'Egunkaria'ren aldeko elkartasun erretratua atera zuten Plaza Handian bildutakoek.

 Zapatu goizean irten zen eguzkiak goxatuta, lagun mordoska bildu zen Plaza Handian. Eguerdiarekin batera, udaletxearen parean elkartu ziren denak, eta, hasteko, Meabebasterretxeak eta Ziarda bertsolariek hiruna bertso kantatu zituzten. Gero, Egunkariako langilea izandako Ainara Argoitia eibartarrak hartu zuen hitza, eta Egunkaria auziaren berri eman zien bertara bildutakoei. Ainarak “beste ahalegin bat” eskatu zien herritarrei; “egoera beltza” zela azpimarratu zuen, eta auzipetuek “erabakirik gogorrenaren” zain daudela esan zuen.

 Antolatzaileek esan digutenez, “eskerrak eman nahi dizkiegu zapatuan plazara etorri ziren guztiei. Erretratua ateratzea zen helburu nagusia, baina dirua ere uste baino gehiago lortu genuen”. Eman dizkiguten datuen arabera, Egunkariaren aldeko 112 kamiseta eta 60 bono saldu zituzten. Ondorioz, ia 1.800 euro bildu ziren epaiketako gastuei aurre egiteko. Elgoibarko Izarratik esan digutenez, bai kamisetak eta bai bonoak salgai izango dituzte urtea amaitu arte.

Manifestazioa abenduaren 19an

 Abenduaren 19an izango da, azkenean, Egunkariaren aldeko manifestazioa Bilbon. Bailaratik autobusak antolatuko dira, eta joan nahi duzuenok, deitu edo idatzi Elgoibarko Izarra Kultur Elkartera abenduaren 14a baino lehen (943 74 16 26 - elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com).
 
Argazkiak:

1706640008934 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640008978 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009018 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009064 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009102 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009139 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009178 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde

1706640009219 Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde