Elgoibartarren %10ak dauka ONA txartela; gehienek azken kanpainan eskuratu dute. Azken helburua, baina, elgoibartar guztiek eduki dezatela da. Izan ere, aurreikuspenen arabera, bost urte barru ordezkatuko du ONA txartelak egungo Osasun txartel indibiduala.
•Nola eta non lortu daiteke ONA txartela?
Oso erraz eta Doan. Eskaeraren tramitea egiteko beharrezkoa den bakarra, orain arteko Osasun Nortasun Txartela (Osakidetzaren egungo txartela) eta NANa aurkeztea izango da. Herritarren Arreta Bulegoan, Anbulatorioan, KZGunean edo Jubilatuen Biltokian lortu daiteke ONA txartela. Edota Eusko Jaurlaritzak herritarrei erantzuteko (Zuzenean) duen 012 telefonora deitu.
∞Lotura duten albisteak:
- ONA txartela Elgoibarrera heldu da (2008-04-29)