Entzun Bikustik Duo akustikoa zuzenean

elgoibarren.net 2009ko abe. 3a, 16:30

Plan plin plana: Bikustik bikote akustikoak kontzertua eskainiko du barixakuan Mutrikuko Subeltz tabernan. Aurrerapen moduan, entzun eta ikusi youtubera igo dituzten bideo hauetan zer egiteko gai diren, Patxi Zabaleta eta Ion Gurrutxaga, gitarra espainiar biren laguntzaz. (bideoak dauzka)
Musikaz gozatzeko beste aukera bat izango da gaur (abenduak 3) gauean Iratxo tabernan. Gaueko 21:30ean hasiko da Moby Dick-en kontzertua.



Bikustik zuzenean
  • Noiz: Barixakua (abenduak 4, 22:30ean)
  • Non: Mutrikuko Subeltz tabernan, Abendurock Jaialdiaren barruan.
BIDEOAK: