50 urte elkarrekin

elgoibarren.net 2009ko abe. 9a, 12:07

 
Urrezko ezteiak egin dituzten zortzi bikote omendu dituzte Jubilatuen Astean. Ezkontzearen kontu hau asko aldatu da azken urteetan, besteak beste, dibortzioa eskuratzeko erraztasunak ezarri zirenetik bikoteek urte gutxiago egiten dituztelako elkarrekin. Eta zuek, ikusten al duzue zuen burua urrezko ezteiak betetzen?


 Jubilatuek euren astea ospatu dute hil hasieran. Kina berezia, txokolate-jana, hildako jubilatuei eskainitako meza, 30 otarren zozketa eta beste hainbat ekintza izan dira Jubilatuen Astean. Horietako bat izan zen abenduaren 3an egin zuten 80 urtetik gorakoentzako bazkaria. Bertan, gainera, urrezko ezteiak ospatu dituzten zortzi bikote omendu zituzten.
  • Ikus dezagun zein diren goiko argazkian agertzen diren senar-emazteak: Francisco Perez eta Maravilla Aba; Jesus Rementeria eta Maria Concepcion Irusta; Luis Gonzalez eta Eudosia Rita Fernandez; Juanito Gorostiza eta Maria Consuelo Otaegi; Francisco Garcia eta Adoracion Gallego; Pedro Maximino Morales eta Vicenta Mendo; Jesus Mari Txurruka eta Esther Arrizabalaga; Jose Urrutia eta Edurne Abio. (*argazkian Pedro Maximino eta Vicenta Mendo falta dira)
ARGAZKIAK

80 urtetik gorakoentzako bazkaria egin zuten Jubilatuen Biltokian.

Bazkaria prestatu eta zerbitzatzeaz arduratu ziren lagunen talde argazkia.

1706639989256 50 urte elkarrekin

1706639989287 50 urte elkarrekin