Kamisetak, bonoak eta errifak ere saldu zituzten, epaiketako gastuei aurre egiteko, eta, guztira, 1.450 eurotik gora batu zituzten. Martitzenean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Egunkaria-ko auzi nagusian auzipetutako bost lagunen kontrako epaiketa, eta, abenduaren 19rako, manifestazio nazionala dago deituta, Bilbon. Mendaroko herri plataformak azoka egunean herritarrek emandako laguntza eskertu du, eta manifestazioan parte hartzera deitu ditu. Horretarako, autobusak ere antolatu dituzte eskualdeko hainbat euskara elkarterekin elkarlanean.
Bilbora autobusez joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez, Txirristaka tabernan. Autobuseko txartelak 5 eurotan salduko dira, eta abenduaren 14an amaituko da izena emateko epea.
•Egunkariaren alde, Elgoibarren eta Mendaron