Gabonetako areto futbol txapelketa antolatu du CD Debabarrenak

elgoibarren.net 2009ko abe. 9a, 15:08

 
Abenduaren 28a eta 30a bitartean jokatuko da Gabonetako areto futbol txapelketa. Alebin, infantil, kadete eta jubenil mailakoentzako txapelketa izango da. Izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da.

 


 CD Debabarrena areto futbol taldeak Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatu duen txapelketako partidak arratsaldeko 15:00etatik 21:00ak bitartean jokatuko dira, Olaizaga kiroldegian, aipatutako egunetan. Kiroldegian zein ikastetxeetan eman daiteke izena –abenduaren 18a baino lehen, betiere- eta, izena ematen duten talde kopuruaren arabera zehaztuko dira norgehiagokak eta taldeak. Areto futbolaren harrobia sustatzeko izango da txapelketa honen asmo nagusienetakoa, Jubenil (1991, 1992 edo 1993an jaiotakoak), Kadete (1994. 1995), infantil (1996-1997) eta alebin (1998, 1999) mailako jokalariei zuzendutako txapelketa izango baita.