Goizeko 08:20an izango da Bertsolari Txapelketako finalerako autobusa

elgoibarren.net 2009ko abe. 10a, 12:58

 
Elgoibarko Izarra Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez, abenduaren 13ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko autobusa 08:30ean irtengo da Elgoibartik. Finalerako 97 txartel saldu ditu guztira Elgoibarko Izarrak eta 35 autobus txartel.

 
  Hasiera batean goizeko 09:00etan irten behar zuen autobusak, baina antolatzaileek ordua aurreratu egin dute, eta autobusean joateko izena eman duten elgoibartar guztiek, 08:20an Txankakuako autobus geltokian egon behar dute. Autobusa 08:30ean puntuan irtengo da Barakaldorantz, eta ez da ordurako iristen ez direnen zain egongo. 
Andoni Egañari elkarrizketa
  Girotzen joateko Berria egunkariak Andoni Egaña txapeldunari egin dion elkarrizketa irakur dezakezue hemen: «Bosgarrena, oso berandu datorren ume bat bezala izango litzateke». Argia astekaria, berriz, txapela irabazteko borrokan aurrean ibiliko diren bi bertsolarirekin, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin egon da. Ikusi hemen: Lurpeko erreken bila
 
*Argazkia: www.txapelketanagusia.com