Elgoibarko Udalak eta Kalamua elkarteak antolatu duten lehiaketaren bigarren edizioan honako zazpi gaztagile hauek parte hartuko dute:
- Jesus Mari Ansola (Elgoibar), Jesus Aranburu (Idiazabal), Puy eta Gaspar Arrieta (Araia), Aizpea gaztandegia (Olaberria), Mari Mar Castro (Abartzuza), Ricardo Murias (Muskiz) eta iazko lehiaketa irabazi zuen Ricardo Remiro Eulateko artzaina.
•Txapeldunetan txapeldun
Gaztagile txapeldunen artean Jesus Aranburuk irabazi ditu lehiaketa gehien. Aurten egin diren hamalau txapelketatik bost irabazi ditu Idiazabalgo gaztagileak: Laguardiakoa, Bilbokoa, Plentziakoa, Eibarkoa eta Euskal Herriko Txapelketa. Mausitxako gazta ere ez da atzean geratu eta hiru lehiaketa irabazi ditu: Legazkpikoa, Gernikakoa eta Ordiziako gazta lehiaketa prestigiotsua. Olaberriako Aizpea gaztandegiak ere bi sari eskuratu ditu aurten, Bergarakoa eta San Bartolome jaietan egin zen Elgoibarkoa. Gabon Zahar Ferian ikusiko da nor den txapeldunetan txapeldun.

Irabazleak txapela, garaikurra eta 1.500 euroko saria jasoko ditu.
•Afaria Belaustegi jatetxean
Bestalde, Aiastia (San Migel) auzoko Belaustegi jatetxeak afaria antolatu du abenduaren 19rako. Bertan, Idiazabal gaztarekin egindako bost plater dastatu ahal izango dira. Janariaren lagungarri, berriz, Otazu upategiko ardoak izango dira. Afarira joateko 50 euro ordaindu behar dira. Interesatuek Kultur Etxean eta Belaustegi jatetxean eman dezakete izena.