Erantzukizunaren ikuspegi etikotik abiatuta, zerbitzua euskaraz
eskaintzeaz gain, lan-hizkuntza ere euskara izatea lortzeko eman dituen
aurrerapausoengatik eman diote saria IMHri. "Guztia erakundetu eta sistematizatu egin du gainera,
Hizkuntzak Kudeatzeko Sistemaren bitartez eta inguruarekin proaktibo
jokatuz" azaldu dute epaimahai kideek.
Edurne Bilbao IMH-ko komunikazio arduraduna izan da Gasteizko Artiumen saria jasotzen eta besteak beste, EHUrekin erabilera sustatzeko ikerketa proiektua eta merkatu azterketa martxan jarri dituztela aipatu du. “Euskarazko produktuak sustatzeko bezeroen segmentazio lana egin dugu, eta laugarren urtez 30+10 mintegia antolatu dugu: arlo sozio-ekonomikoaren hizkuntzaren kudeaketaren gaia urtero lantzen duen mintegi bakarra”.

•Ohore bat
“Guretzat ohore bat izan da sari hau jasotzea, benetan pozgarria” adierazi du Edurne Bilbaok IMHren izenean. Eta zera gaineratu du: “IMHk eskerrak eman nahi dizkio Ziurtagiriaren Elkarteari sari honengatik, Ahize-AEK aholkularitza lingüistikoari plana abiatzen eta dinamizatzen egiten diharduen lanagatik eta baita gazte, enpresa eta erakundeei elkarlanean euskaren erabilera sustatzeko bidean emandako pausoengatik ere. Guri, aurrera egiteko animoak ematen dizkigu”.

•20. urteurrena
Hain zuzen, bere 20. urteurrena ospatzen
dihardu ikastetxeak (1989ko abenduan sortu zen) eta Goazen euskara plana abiatu
zuela 5 urte pasa dira, hortaz, Ziurtagiriaren Elkarteak emandako
aitortza, opari bikaina izan da.
∞Informazio gehiago: