•Jaiotza guztiak Errosario kalean
Ohi denez itxura eta material guztietako jaiotzak ikusi ziren domekan parrokiako arkupeetan (beheko argazkietan dauzkazue adibide batzuk). Guztira 130 umek parte hartu dute aurten lehiaketara aurkeztu diren 30 jaiotzetan (iaz 27 jaiotza aurkeztu ziren). Zubiaurre-Murua sendiak lagatako lokal batean batean daude guztiak ikusgai Errosario kalean.
•Jaiotza lehiaketako irabazleak:
1 saria: Ainhitze Beristain eta Ihintza Beristain.
2 saria: Oier Alberdi eta Iker Alberdi.
3 saria: Igor Marquez eta Jon Gisasola.

•Jaiotza Mekanikoa
Datorren astelehenean, abenduaren 21ean, inauguratuko du Elgojaiotzak jaiotza mekanikoa. Jaiotza biziduna jartzen duten 30. aldia izango da aurtengoa, 1980. urtean jarri baitzuten aurrenekoa. Ohiko lekuan, elizako kaperan (Leku Eder), egongo da jaiotza.
- Ordutegia: Astelehenetik barixakura 17:30etik 20:30era, zapatu eta jaiegunak, 10:30etik 20:30era.
XXIII. Jaiotza Lehiaketako lan batzuk: