125 urteetako ibilbide luze honetan, herriko gertakizun garrantzitsu askoren testigu eta protagonista izan da Musika Banda. Elgoibarko herritar ugari izan dira Bandako partaide eta gaur egun 55 musikarik osatzen dute Musika Banda.
“Hilabetean behin Elgoibarko Herriko Antzokian kontzertu bat jotzea da gure eginkizun garrantzitsuena. Horretaz gain, urtean zehar baditugu beste ekintza batzuk ere: kalejirak, bailableak, prozesioak….. Gure helburua nagusia Elgoibarko herriak musikaz gozatzea da” azaldu du Udal Musika Bandako zuzendariak Jose Antonio Osorok.
125. urteurreneko ospakizunen antolatzaile eta babesleek Erreminta Makinaren Museoan aurkeztu dituzte 2010. urterako prestatu dituzten ekintza guztiak. “2010. urtea Bandaren urtea izatea da gure helburua. Urte guztian zehar Bandaren irudia eta soinua herriko txoko guztietan egotea nahi dugu. Horretarako, urte guztian zehar burutuko diren ekintza desberdinak prestatzen dihardugu” aurreratu du Osorok.
125. urteurrenerako prestatzen ari diren ekintzak honako hauek dira:
• BANDAKO BANDERA BERRIA
Elgoibarko Musika Bandaren banderak ehun bat urte ditu. Urrezko eta gainontzeko bordatuak oso ondo mantendu diren arren, ondoko ehuna oso hondatuta dago. Hori dela eta, bandera berria egiten ari dira.
• WEB ORRIA
Gaur egun toki guztietan beharrezkoak diren teknologia berriak Bandara hurbildu nahi dituzte. Bertan, 125. urteurreneko ekintzen berri emateaz gain, Bandaren historia, argazkiak, eta hileroko kontzertuen berri ematea da euren asmoa.
- Ikusi hemen: elgoibarkomusikabanda.com
• LIBURUA
Pello Arrieta Soraiz historialari elgoibartarrak Elgoibarko Udalaren Musika Bandaren historia jasoko duen liburua idazten dihardu. Liburu honetan, 125 urteotan izan diren zuzendari, musikari eta gertaera desberdinen berri eman nahi dute. Liburua burutu ahal izateko, Gipuzkoa eta Elgoibarko Udal Artxiboetan datu bilketa lanean dihardu momentu honetan historialariak. Lan mardul horretan Bandako jarraitzaile sutsuen laguntza jasotzen ari da Pello Arrieta.
• ERAKUSKETA
2009. urteko Gabonen bueltan Bandari buruzko erakusteka bat egingo dute. Bertan argazki zahar eta berriak, dokumentu historikoak, instrumentu zaharrak eta bestelakoak erakutsiko dituzte. Abenduaren 18tik aurrera egongoda ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan.
• EGUTEGIAK
2010rako bi egutegi mota desberdin kaleratuko dituzte: bat horman jartzeko egutegia izango da. Egutegi honetan, hilabete bakoitzean, Bandako partaideak herriko hainbat txokotan ageri dira. Bigarrena, berriz, eskuko egutegia izango da. Bigarren honetan 125. urteurreneko ekintza guztiak azalduko dira.
- Ikusi hemen: 2010eko egutegia (PDF)
• KONTZERTUAK
Urte berezi honetan, Elgoibarko Udal Musika Bandak bere ohiko egitaraua jarraituko du. Hileroko kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Honez gain, noizbehinka, kanpotik ekarritako goi mailako bandak ekarriko dituzte Elgoibarrera. Kontzertu horiek Elgoibarko San Bartolome Parrokian izango dira, eta hauek dira orain arte lotuta dituzten taldeak:
- Royal Concertgebow-ren (Holanda) Brass atala (2010eko otsailaren 11n)
- Loureiroko (Portugal) Musika Banda (2010eko apirilaren 24an)
- Bergarako Musika Banda (2010eko ekainaren 12an)
- “Union Musical” Liriako Musika Banda (2010eko abuztuaren 22an)
- Bilboko Udal Musika Banda (2010eko irailaren 25ean)
• MAHAINGURUAK
Gaur egungo banden egoera eta arazoak gai moduan hartuta, pare bat mahainguru antolatu nahi dituzte. Mahainguru bat kanpoko adituekin antolatuko dute; bertan, banden oraina eta geroa lantzea da asmoa. Bestean, berriz, Elgoibarko Banda izango da gaia nagusia. Herritarrek eta Elgoibarko Bandaren inguruko lagunek hartuko dute parte.
Gaur egungo banden egoera eta arazoak gai moduan hartuta, pare bat mahainguru antolatu nahi dituzte. Mahainguru bat kanpoko adituekin antolatuko dute; bertan, banden oraina eta geroa lantzea da asmoa. Bestean, berriz, Elgoibarko Banda izango da gaia nagusia. Herritarrek eta Elgoibarko Bandaren inguruko lagunek hartuko dute parte.
• URTEURRENAREN EGUNA (2010KO uztailak 3-4)
1885ko uztailaren 1ean jo zuen lehen aldiz Elgoibarko Udal Musika Bandak. Egun berean kalejira berezia egingo du Bandak. Hala eta guztiz, urteurrenaren ospakizun berezia uztailaren 3 eta 4an egingo dute. Agintariei harrera, Bandaren kontzertua eta lagunarteko bazkari berezia egingo dituzte, besteak beste. Ospakizun honetan parte hartzen duten guztiei, Bandaren eta Elgoibarko herriaren izenean oroigarri bat oparitzea da euren asmoa.
Zirelako dira
Ia 100 urteko aldea dago bi argazki hauen artean. 1911koa da lehena eta 2007koa bigarrena. Udal Musika Bandako kideek argazki mordoa igo dituzte wegbunera.