Pirritx eta Porrotxen emanaldia urtarrilaren 31n izango da

elgoibarren.net 2009ko abe. 16a, 12:49

Urte sasoi honetan Olentzero eta Erregeetan pentsatzen hasiak dira etxeko txikienak, eta ez hain txikiak ere bai. Dirudienez, baina, gustuko beste pertsonaia batzuk ere badituzte gogoan. Pirritx eta Porrotx adibidez. Pailazoak Elgoibarrera noiz datozen galdezka jende asko joan zaiela jakinarazi dute Udaleko Gazteria Saileko arduradunek. Erantzuna: urtarrilaren 31n etorriko dira.


1706639977256 Pirritx eta Porrotxen emanaldia urtarrilaren 31n izango da

Data hurbiltzen joan ahala informazio gehiago emango dutela gaineratu dute Gazteria Sailetik. Zer ordutan izango den, zenbat saio eta, garrantzitsuena, sarrerak noiz jarriko diren salgai. Azken urteetan Olaizaga kiroldegian eskaini dute euren saioa Pirritx eta Porrotxek eta leporaino bete izan da etorri izan diren bakoitzean.
 
Txan Magoa abenduaren 21ean

1706639977288 Pirritx eta Porrotxen emanaldia urtarrilaren 31n izango da

Bitartean, beste hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute herriko umeek. Atxutxiamaika hainbat ekintza eta irteera prestatu ditu Gabonetarako. Horietako bat da Txan Magoak datorren astelehenean (abenduak 21) eskainiko duen ikuskizuna. Herriko Antzokian izango da 17:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez eskuratzeko aukera dago Elgoibarko Izarran, 4 euroren trukean (Elkarteko bazkideak eta euren seme-alabak 3€). Aldez aurretik sarrera guztiak saltzen badira ez dira takilan salgai jarriko.