Mendiko argazkirik ederrenak sotoan

elgoibarren.net 2009ko abe. 16a, 13:48

 
Gaur (abenduak 16) inauguratuko du Morkaiko Mendizale Elkarteak urtero antolatzen duen mendiko argazki lehiaketara aurkeztutako aleekin osatutako erakusketa. Abenduaren 23ra arte ikus daitezke guztiak, 90 argazki inguru, Kultur Etxeko sotoan.

 
 
 

 Mendi taldeko kideak gustura daude lehiaketak aurten izan duen harrerarekin eta argazkien kalitatearekin: “90 argazki inguru aurkeztu dira eta aurten kalitate handia dagoela aurreratu dezakegu. Anima zaitezte eta etorri erakusketa ikustera eta, bide batez, eman botoa gogokoen duzuen argazkiari”. Boto gehien jasotzen dituen argazkiak jasoko du, hain zuzen ere,  Ikuslearen Saria (125 €). Ezusteko sari bat zozketatuko du Morkaikok boto emaile guztien artean. Sari nagusia (150 euro), berriz, Ongarri klubak emango du.