Mikel Huerga iruindarrak irabazi du Nazioarteko Xake txapelketa

elgoibarren.net 2009ko abe. 17a, 15:01

 
Oleg Korneev faboritoari gailendu eta Mikel Huergak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa. Txapela janztea lortu zuen azken euskalduna Mario Gomez bizkaitarra izan zen 1999an. Huerga eta Korneev errusiarraren atzetik Dragan Paunovic serbiarra sailkatu da hirugarren postuan.



1706639975583 Mikel Huerga iruindarrak irabazi du Nazioarteko Xake txapelketa

 Garaipen honi esker, gainera, Nazioarteko Maisu izatetik Maisu Handi izatera pasa da Mikel Huerga. Hogei urteko iruindarrak lehia estua eduki du Torneoa sei aldiz irabazteko gai izan zen Korneevekin, Paunovicekin, Mirzoev-ekin eta baita Paraguayko Zenon Francorekin ere. Kripian Berbatov, 13 urteko xakelari bulgariarrak lortu duen zortzigarren postua ere aipagarria da.
  • Informazio guztia torneoaren web gunean: xake.net
Sailkapena:
 1.    Mikel Huerga 6 puntu
 2.    Oleg Korneev 6 puntu
 3.    Dragan Paunovic 5,5 puntu
 4.    Azer Mirzoev 5,5 puntu
 5.    Zenon Franco 5,5 puntu
 6.    David Lariño 4,5 puntu
 7.    Alejandro Franco 4,5 puntu
 8.    Kiprian Berbatov 3,5 puntu
 9.    Cristian Cruz 3 puntu
10.    David Astasio 1 puntu

Ezkerretik hasita: Mirzoev, Korneev eta Huerga.

Kiprian Berbatov, 13 urteko bulgariarra.

 

1706639975714 Mikel Huerga iruindarrak irabazi du Nazioarteko Xake txapelketa

Markel Kerexeta nagusi eskolartekoan
 Bederatzi urteko Markel Kerexetak irabazi du eskolarteko Elgoibarko Xake Txapelketa. Urko Iriondo sailkatu da bigarren postuan eta Paul Fernandez hirugarren postuan. Guztira hamar xakelari gaztetxok parte hartu dute txapelketan. Sariak Nazioarteko Xake Txapelketan parte hartzen ari diren maisuen eskutik jaso zituzten Zubi-Ondo elkartean.
 
Lotura duten albisteak: