Estatu Batuetako gospel doinuak Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2009ko abe. 18a, 11:20

 
Gaur: Black Heritage Choir Estatu Batuetako gospel taldeak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian.

 
 
 


1706639975260 Estatu Batuetako gospel doinuak Herriko Antzokian

 Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Gospel kontzertua izango da gaur, hilak 18, Herriko Antzokian. Estatu Batuetako Black Heritage Choir taldeak eskainiko du kontzertua, 22:15ean hasita.
  Mississipiko sei lagunek osatzen dute Black Heritage Choir taldea. Ameriketatik kanpora ere ibilitakoak dira kontzertuak ematen: besteak beste, 2003an eta 2004an Europan zehar egin zuten bira.