Umeentzako haur-parkea jarriko dute asteburuan

elgoibarren.net 2009ko abe. 18a, 12:56

Gabonetako kanpainaren barruan, Txankakua merkatari elkarteak eta merkatu plazako Barren Azoka taldeak umeentzako parkea jarriko dute asteburu honetan Leku Ederren.


 Haur parkea gaur, barixakua, 16:45etik 19:45era egongo da zabalik, eta bihar, goizez eta arratsaldez irekiko dute (11:00-13:15 eta 17:00-19:30).
 Honako ekintzak antolatu dituzte:
  • Umeentzako parkea, puzgarriak, ohe elastikoak eta ludoteka.
  • Tailerrak. Gabonetako eskulan eta apaingarriak. Gune desberdinak, bakoitzak nahi duen jolasean parte hartzeko aukera izango du.
  • Txankakuako maskotek puxikak eta gozokiak emango dizkizuete.
Gabonetako kanpaina
 Txankakua merkatari elkarteak, azaroak 16tik abenduak 31ra arte “10 eurogatik erosketa bonifikazioa” kanpaina dauka martxan. Elkarteko dendetan Txankakua txartelarekin ordaintzerakoan, bezeroek 10 euroko bonifikazioak lortzeko posibilitatea edukiko dute. Denda guztien artean 2.000€ baino gehiago emango dira. Txartela erabili ahala puntuak pilatuko dituzte erabiltzaileek. Gero, puntu katalogoan dauden opariengatik trukatu ahal izango dira lortutako puntuak.
  Abenduak 1etik urtarrilak 7ra arte Txankakua dendetako bezeroen artean 10 sari zozketatuko dituzte, 500 euroko 2 sari eta 100 euroko 8 saritan banaturik, guztira 1.800€ oparituko dira erosketa baletan.
  Bestalde, abenduaren 14tik eta 19ra bitartean bi elkarteko dendetan piruletak eta parkera dohainik sartzeko ticketak emango dira eta ticket hau bakoitzaren izen eta telefonoarekin karpan edukiko duten kutxa baten sartzeko aukera edukiko dute. MP4 bat ere zozketatuko dute. Guzti hau, Elgoibarko Udala, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin.