Mahaingurua: Juan Mugerza krosaren iragana eta oraina

elgoibarren.net 2009ko abe. 21a, 14:25

 
Martin Fiz eta Iratxe Aranburu atletek eta Nazioarteko Juan Mugerza kroseko antolatzaile zein antolatzaile ohiek parte hartuko dute gai nagusitzat krosaren lehena eta oraina izango duen mahainguruan. Kirol Federatuen Urteko Sariak banatuko diren ekitaldian, abenduaren 22an, egingo dute solasaldia.

 
 
 
Azken urteetako ohiturari jarraituz, kirolarekin lotura duen mahainguru batek hornitu eta osatuko ditu Kirol Federatuen Urteko Sariak. Iaz, emakumeen eskubaloiaren inguruan jardun zuten Jose Ignacio Altube (Euskadiko eskubaloiko selekzionatzailea), Ane Carrere (Akaba Bera-Bera elkarteko zuzendari teknikoa) eta Unai Arrieta jokalari elgoibartarrak. Eta duela bi urte, formazio adineko futbolari buruzko hitzaldi-mahaingurua eskaini zuten futbolari eta futbolari ohi ezagunek.

1706639974314 Mahaingurua: Juan Mugerza krosaren iragana eta oraina

Aurten Martin Fiz (Maratoiko Munduko eta Europako txapeldun ohia) arabarra eta Iratxe Aranburu (Euskadiko kros txapelduna izandakoa) atleta zarauztarra izango dira mahainguruko gonbidatu izarrak. Eurekin batera, Juan Muguerza kroseko egungo eta iraganeko antolatzaileek parte hartuko dute mahainguruan. Besteak beste, Juan Mari Iriondo (Ego-Toki elkarteko kidea7antolatzaile ohia), Anton Azpiazu (Mintxeta Atletismo Taldeko kide eta antolatzailea) Zigor Diez (Mintxeta Atletismo Taldeko kidea eta antolatzailea. Lorea Arakistain kazetariak moderatuko du mahaingurua. Urtarrilaren 24an jokatuko da krosaren 67. edizioa. (ikusi hemen Krosaren web gunea)
Informazio gehiago:
Lotura duten albisteak: