Atxutxiamaikak antolatzen duen egun berezia da abenduaren 24koa. Izan ere, “herriko txikienen poz eta irribarreak jaso baino opari politagorik ez dagoela” uste dute antolatzaile eta hezitzaile taldekoek.
Ibilbidea eta egitaraua:
- 10:45ean Plaza Handiko frontoian elkartuko dira.
- Haritz Euskal Dantzari taldeko gazteek ongi etorri berezia egingo diete Olentzerori eta Mari Domingi-ri.
- Ondoren, kalejira, dantza eta kantuan zeharkatuko dituzte honako kale hauek: Madala, San Frantzisko kalea, King-kong, Kultur Etxea, Errosario kalea, Plaza Handia, Santa Ana kalea, errotonda berrian buelta, Antonio Arrillaga, eta Plaza Handian amaitu.
- Plazara iristean Haritzen ikuskizunarekin batera Olentzerok eta Mari Domingi-k berba batzuk esango dizkiete bertaratutakoei.
- Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingi-k “Behin batean Gabonak” idazlehiaketako sariak banatuko dituzte.
- Azkenik, Olentzerok eta Mari Domingi-k herriko txikienen eskutitzak jasoko dituzte.
Bisita berezi honetaz aparte, Atxutxiamaikako hezitzaile taldeak, gazte gehiagoren laguntzaz, ekimen berriak prestatu dituzte egun berezi honetarako:
Goizean goiz (8:00etatik 10:00ak bitartean) hezitzaile eta gazte talde bat Dianan irtengo da herriko kaleetara. Kantuan eta dantzan jardungo dute eta baita eskean ere. Herriko kaleak alaitzeaz gain, eguberri bezperan gabonetako abestiekin esnatu nahi dituzte herriko bizilagunak.
Goizean goiz (8:00etatik 10:00ak bitartean) hezitzaile eta gazte talde bat Dianan irtengo da herriko kaleetara. Kantuan eta dantzan jardungo dute eta baita eskean ere. Herriko kaleak alaitzeaz gain, eguberri bezperan gabonetako abestiekin esnatu nahi dituzte herriko bizilagunak.
Honez gain aurten Plaza Handian herritar guztientzako txorizo egosia eta salda postutxoa jarriko dute. (Pintxoak 1€ eta pintxoa eta salda 1,5€tan) 13:00ak aldera Atxutxiamaikako errifen zozketa egingo da plazan. Hiru aste daramatzate hezitzaileek errifak saltzen eta, egunean bertan ere, aukera egongo da euro baten truke zozketarako zenbakiak eskuratzeko.
Bi sari zozketatuko dituzte:
- 1.saria: Mausitxako gazta eta aukeran ondorengo 3 opari hauek (abionetan 3 pertsonentzako ibilaldia; 4 pertsonentzako asteburuko egonaldia nekazal etxean edo herriko dendetan erosketak burutzeko 400€ko diru txekea)
- 2.saria: Mausitxako gazta eta herriko dendetan erosketak egiteko 150 euroko txekea.
Olentzero eta Mari Domingiren itrudia duten pinak (ondoko argazkian) ere atera ditu Atxutxiamaikak, bikote ezagun honen “irudia gizarteratu eta sustatzeko”, besteak beste. Elgoibarko Izarran eskuratu daitezke pinak eta baita abenduaren 24an bertan ere.