Kirol Federatuaren Urteko Sarietan 14 lagun eta bi enpresek jaso dute
sari bana, 2009an kirolaren alde egindako lanaren errekonozimendu
moduan. (Sarituen argazkiak dauzka)
Musika Eskolako auditorioan egin zen sari banaketa ekitaldia eta, aurrez, Juan Mugerza krosaren iraganaz eta orainaz jardun zuten mahainguruan Martin Fiz eta Iratxe Aranburu atletek, krosaren oraingo eta lehengo antolatzaileekin batera. Mahainguru interesgarriaren ostean Udal Kirol Patronatuko arduradunek mahainguruan parte hartu zuten kideei opari bana eman eta 2009ko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeari ekin zioten.