Beraz, beste 300 sarrera dauzka salgai bertso saioaren antolatzaileak, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak. Sarrera horiek abenduaren 24ra arte izango dituzte salgai Elgoibarko Izarran (eguerdiko 13:00ak arte). Gero, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan (abenduaren 29an) salduko dituzte Olaizaga kiroldegian (gaueko 21:30etik aurrera).
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren urtea izan da amaitzear dagoena. Dirudienez, jendea bertso gosez geratu da eta, gainera, Elgoibarren oholtzara igoko diren bost bertsolariek kartel erakargarria osatzen dute, inondik inora.
•Bertsolariak:
• Andoni Egaña
• Maialen Lujanbio
• Uxue Alberdi
• Miren Amuriza
• Joxe Agirre
Gai-jartzailea: Irati Agirreazaldegi
•Bertsolariak:
• Andoni Egaña
• Maialen Lujanbio
• Uxue Alberdi
• Miren Amuriza
• Joxe Agirre
Gai-jartzailea: Irati Agirreazaldegi
∞Lotura duten albisteak: