200 lagunek San Silvestrean antxintxika agurtu dute urtea

elgoibarren.net 2010ko urt. 4a, 14:28

 
Urtez urte parte hartzaile kopuruak gorantz egin eta gero 200 lagunetako zifrara iritsi da azkenean Urgazi Traitloi Taldeak antolatzen duen San Silvestre lasterketa, bere laugarren edizioan. (argazkiak dauzka)

 
 

Gazte nahiz zahar, adin guztietako antxintxikariak ikusi ziren San Silvestrean.

 Urteko azken egunean antxintxika egiteko ohitura asko zabaldu da azken aldian Euskal Herrian. Azpeitia, Beasain edo Donostiako San Silvestre lasterketak ezagunenak izan arren, Deban, esaterako, aurten antolatu dute estreinakoa eta Elgoibarren laugarren ekinaldia izan da abenduaren 31n egin zutena, 2006an hasi baitzuen bere ibilbidea Elgoibarko San Silvestre lasterketak.
 Parte hartzaileek bost kilometroko zirkuituan egin zuten antxintxika herriko kaleetan barrena. Lagun arteko giroan, mozorro bat edo beste tartean, agurtu zuten kirolzaleok 2009. urtea. Gehienen helburua Gabonetako oturuntzek lagatako arrastoak izerdi pixka bat botaz kanporatzea zen, Elgoibarko San Silvestrea ez baita lehiakorra.

Argazkia: Jairo Berbel.

 
Argazkiak:
Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen: