Gabonetako zozketetako emaitzak

elgoibarren.net 2010ko urt. 5a, 16:53

 
Hainbat zozketa egin dira Gabonen bueltan: CD Elgoibarren otarra (argazkian), Miskirena, Atxutxiamaikarena, e.a. Urte berriak zortea, sos batzuk edo luxuzko produktuak ekarri dizkizuen jakin nahi baduzue hemen dauzkazue eginiko zozketetan sarituak izan diren zenbakien zerrenda.


CD Elgoibarren otarra
 Era guztietako produktuz osatutako egundoko otarra –nolabait deitzearren- zozketatzen du urtero CD Elgoibar klubak. Aurten ere egin dute zozketa eta 8404 zenbakiak irabazi du lehen saria eta 13299 zenbakiak bigarrengoa. Irabazleak azaldu dira (Beheko bi argazkietan, lehen sariaren irabazlea ezkerrean eta bigarren sariaren irabazlea eskuinekoan).

1706639971367 Gabonetako zozketetako emaitzak

1706639971407 Gabonetako zozketetako emaitzak


1706639971439 Gabonetako zozketetako emaitzak

Miskiren zozketa
 Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako zozketan ere azaldu dira irabazleak. Lehenengo saria 3735 zenbakiarentzat izan da. Unai Mugertza da zenbakiaren jabea eta Eroskik emandako otarra jasoko du. Bigarren saria 2911 zenbakiarentzat izan da. Hortaz, Garbiñe Uruguenek irabazi du Donostiako Londres hotelean egonaldia.

1706639971473 Gabonetako zozketetako emaitzak

 
Itsaski otarra
 Urtero moduan, itsaski otarra zozketatu du Elgoibarko Ezker Abertzaleak. 9502 izan da zenbaki saritua. Zorteduna irabazitako itsaskian eskuan dituela ageri da argazkian.


1706639971508 Gabonetako zozketetako emaitzak

Atxutxiamaikaren zozketa
 Olentzeroren kalejira amaitu ondoren egin zuten zozketa Atxutxiamaika Aisialdi taldekoek. Hauek dira zenbaki sarituak:
1. saria: 1936 (erreserba, 1624)
2. saria: 1308 (erreserba, 3000)

Saridunek honako telefonora deitu dezakete: 943 741 626 (Ainara)


“Gure denda, gure poza”
 Gure denda, gure poza kanpainaren barruan egindako zozketan, 12817 izan da saritua, (erreserbakoa, 19968). Irabazleak 100 euroko erosketa txekea jasoko du. Urtarrilaren 25era arteko epea dago saria jasotzeko. 943 541 050 telefonora deitu daiteke.

Egunkariaren aldeko zozketa
 Aitor Etxeberria margolariaren koadroa zozketatu dute Egunkariaren aldeko diru bilketan Mendaron, eta zenbaki sariduna 262 izan da. (erreserbakoa, 201). Saridunak urtarrilaren 30era arteko epea du saria jasotzeko.

Jubilatuen Egoitzako loteria
 Jubilatuen Egoitzako loteria saritua izan da, 63144 zenbakiarekin. Urtarrilaren 7an hasiko dira dirua ordaintzen. Interesatuek martxora arteko epea dute kobratzeko. Jubilatuen Egoitzan bertan jaso daiteke dirua goizeko 10:00etatik aurrera.