Padel, hockey eta areto futbol txapelketetako emaitzak

elgoibarren.net 2010ko urt. 7a, 10:59

 
Kirolak eta kirolariek ez dute atsedenik izan Gabonetan. Urteko azken egunean egin zen San Silvestre lasterketaz gain, padel, hockey eta areto futbol txapelketak jokatu dira Eguberrietan. Hona hemen emaitzak.



Padel Express Txapelketa
 Oier Gurrutxagak eta Mikel Elkoroiribek irabazi dute 40 + 15 Tenis eta Padel Elkarteak antolatutako estreinako Padel Express txapelketa. Hamairu bikotek parte hartu zuten Mintxeta kirol gunean jokatu zen egun bakarreko txapelketan. Bi taldetan banatuta elkarren aurka aritu eta gero, Oier Gurrutxaga eta Mikel Elkoroiribe batetik eta, Xabi Alonso eta Joseba Igartua bestetik, ailegatu ziren finalera. Lehen bikoteak (argazkian eskuineko aldean) lortu zuen garaipena.


Gabonetako areto futbol txapelketa
  Alebin, infantil eta jubenil mailako jokalariek parte hartu dute CD Debabarrena taldeak Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatu duen Gabonetako Lehen Areto Futbol Txapelketan. Jubenil mailan, SD Eibar taldeak lortu du garaipena. Eibartarrek Roketxe taldea hartu zuten mendean finalean 4-1 emaitzarekin. Infantil mailako finalean, berriz, The Gunners taldeak 1 eta 0 irabazi zion Euskaltzaindia taldeari. Azkenik, gaztetxoenen mailan, alebinetan, alegia, Luniak taldeak jantzi zuen txapela. Finalean 7 eta 1 irabazi zion CD Elgoibar taldeari.
 
Hockey Txapelketa
 Plaza Txikiko patinaje pistan jokatu den Hockey Txapelketan ume mordoak parte hartu du aurten ere. Alebin eta benjamin adineko umeentzako txapelketa izan da.

1706639970869 Padel, hockey eta areto futbol txapelketetako emaitzak

1706639970904 Padel, hockey eta areto futbol txapelketetako emaitzak

1706639970963 Padel, hockey eta areto futbol txapelketetako emaitzak

1706639970998 Padel, hockey eta areto futbol txapelketetako emaitzak

 
  *Argazkiak: Aitor Zabala (lehen argazkia) eta Jairo Berbel.