Promesa mailako partidan Ezkurdia eta Bolinagak Kepak eta Egañak osatutako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Gaueko bigarren partiduan, berriz, Muguruzak eta Uzkudunek Uriarte eta Loiolaren aurka jokatuko dute.
Nagusien partidan, iaz lortu zuen garaipena errepikatzeko asmoz etorriko da Muguruza aurrelari bergararra. Iaz Jauregi plaentxiarra izan zuen lagun atzeko koadroetan eta, aurten, Uzkudun atzelari azpeitiarrarekin osatuko du bikotea. Muguruzaren aurkako lehian iazko finaleko errebantxa hartzeko aukera edukiko du Loiolak, San Anton Torneoan jokatu zuen hirugarren finala galdu baitzuen atzelari sanmigeldarrak, Atxotegirekin bikote eginez orduko hartan. Finalera laugarrenez ailegatzeko asmo horretan Abadiñoko Rober Uriarte aurrelaria izango du lagun Loiolak.