Etxeko konponketak egiteko ikastaroa hil amaieran hasiko da

elgoibarren.net 2010ko urt. 11a, 15:17

 
Krisi garaiotako oso aproposa izan daitekeen ikastaro praktikoa antolatu dute Udaleko Gazteria Sailak eta Zerikasik elkarlanean. Etxeko konponketak egiteko ikastaroan, josten, iturgintza nahiz elektrizitate arazoei aurre egiten eta brikolaje kontuetan trebatuko dituzte izena ematen duten parte hartzaileak.

 
 
 Debabarrenako bizilagun guztiei zuzendua dagoen ikastaroa moduluka antolatuta dago, hau da, bakoitzak nahi duen moduloan izena eman ahal izango du. Guztietan parte hartzea ere posible da. Honako hauek dira moduloak:
  • JOSKETA (8 ordu; 4 sesio)
  • BRIKOLAJEA (10 ordu; 5 sesio)
  • ITURGINTZA (10 ordu; 5 sesio)
  • ELEKTRIZITATEA (10 ordu; 5 sesio)
 Josketa izango da landuko duten lehen gaia, brikolajea eta iturgintza gero eta elektrizitatea azkena. Modulo bakarrean parte hartzeagatik 12 euro ordaindu beharko dira –materiala prezioan sartuta dago-. Klaseak Cip-en izango dira, astelehenetan eta eguaztenetan 19:00etatik 21:00etara.
Zerikasin edo /eta Gig-en eman behar da izena urtarrilaren 8tik 21era bitartean.