Denborada berria hasteko
orain dela urte gutxi hasitako egitasmo batekin jarraituko dugu, "Elgoibartik abiatuz" izenekoarekin, alegia. Oraingo honetan nobedade batekin, gainera, Azpeitiatik
irten eta Elgoibarrera etorriko gara urtarrilaren 23an (larunbata).
Goizean lineako autobusa hartu eta Azpeitiatik ekingo diogu Erlo
igotzeari. Ondoren etxerantz gerturatuko gara Izarraitz mendikateaz
gozatuz. Bukatzeko eguraldiaren arabera bi aukera edo proposamen
dauzkagu. Alde batetik, Azkaratetik zuzenean behera jaitsi edo, bestetik, Irukurutzeta igo eta Karakatetik zehar etorri. Horra hor gure aurtengo lehen proposamena. Garrantzitsua eta kontutan hartzekoa zera da, goizean 8:20ko lineako autobusa hartuko dugula King-Kongeko autobus geltokian. Puntualitatea ezinbestekoa da, autobusa ez delako inoren zain egoten.
Proposamena zuen gustukoa izango delakoan agurtzen gara.