Hitzaldia: Erreminta makinaren historia

elgoibarren.net 2010ko urt. 13a, 09:52

 
IMH duela 20 urte sortu zela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikastetxeak sorrera gogoratzeko eta, egungo jarduera azaldu eta etorkizuneko proiektuak jakitera emateko. Carmelo Urdangarin ekonomilari ezagunak erreminta makinaren historiaren inguruan, urtarrilaren 21ean, eskainiko duen hitzaldia da ekitaldi horietako bat baina ez bakarra.

 


 Makina Erremintaren Museoan izango da Urdangarinen hitzaldia 18:00etan hasita. Herritarrei eta interesatuei irekia eta doakoa izango den arren, aurrez izena ematea komeni da. Izena emateko deitu IMHra, 943 744 132 telefonora (Leire Alberdi).

 Ekitaldi gehiago ere antolatu ditu Makina Erremintaren Institutuak bere 20. urteurrena ospatzeko. Hala, urtarrilaren 28an berrikuntza pedagogikoari buruzko jardunaldia antolatu du “Eskola-enpresa harremanak eta Europako kasuak” izenburupean.

IMH Eguna
eta Triindorra
 Urteurrena dela-eta, IMH Eguna berezia izango da aurten, datorren urtarrilaren 29an. Egitaraua prestatzeko ideien lehiaketa jarri zuten abian ikastetxeko arduradunek eta dagoeneko osatu dute ospakizunen programa. IMHko Triindorra izango da ekintzarik berritzaileenetako bat.

Patxi Lopez lehendakariaren bisita
 20. urteurreneko ekitaldi nagusia otsailaren 3an izango da. Patxi Lopez lehendakariaren parte hartzea izango du eta, besteak beste, IMHko lehen presidentea, Alberto Ortueta zena, omenduko dute bertan.

  • Ekitaldi guztien berri hemen