Berea ez den txartelarekin 3.000 euro osteagatik atxilotu dute

elgoibarren.net 2010ko urt. 14a, 09:56

 
Ertzaintzak 23 urteko emakumea atxilotu du Elgoibarren, berea ez den kreditu txartelarekin 3.000 euro baino gehiagoko gastuak egin izana egotzita.

 



 Txartelaren jabea, bere kontu korrontean Elgoibarko eta Eibarko dendetan egin ez zituen erosketak eta mugikorretara eginiko birkargak ageri zitzaizkiola konturatu zen. Orotara, bere txartelarekin baina berak egin ez zituen 3.000 euro baino gehiagoko erosketak eta gastuak ageri zitzaizkion. Denak ere azken bi hilabeteetan eginiko gastuak.
 Mugimendu arraro horietaz ohartu bezain pronto salaketa jarri zuen txartelaren jabeak. Ertzaintzak ikerketa abiarazi eta ustezko iruzurgilea identifikatzea lortu zuen, 23 urteko emakumea, hain zuzen ere. Martitzenean (urtarrilak 12) atxilotu zuten Elgoibarren bertan. Iruzur delitua leporatzen diote.
Lotura duten albisteak: