1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarra kultur elkarteak baserrietako santa eskea, eta aurten ere ez du hutsik egingo. 14:30ean elkartuko dira partaide guztiak Plaza Handian, eta bi taldetan banatuta, 21:00ak aldera arte jardungo dute kantuan. Eguna amaitzeko, Aiastia-San Migel auzoko elkartean egingo dute afaria.
- Elkarteko arduradunek herritarrak gonbidatu nahi dituzte Santa Eskean parte hartzera: interesatuek 943 741 626 telefonora (Imanol) deitu edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzi dezakete. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.