Kontzertuak, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi San Antonetan

elgoibarren.net 2010ko urt. 15a, 12:21

 
Urtarrilaren 17an, domekan, San Anton Eguna izango dela eta, asteburu osorako egitaraua prestatu du Udalak. (egitaraua dauka)

 
 
 
 

1706639940176 Kontzertuak, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi San Antonetan

 
Gaur, barixakua, Glu Glu Produkzioak konpainiaren Cocidito Madrileño antzezlanaren bigarren zatia ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian. Antzerkia gustuko ez dutenentzat, San Anton Torneoko pilota partidak izango dira Ikastolako frontoian. Bihar (urtarrilak 16), Udal Musika Bandaren 125. urteurrenari eskainitako zigilu erakusketaz gain, Musika Bandaren kalejira, haur parkea, erraldoi eta buruhandiak eta Musikalis (goiko argazkian) Abesbatzaren kontzertua izango dira. Azkenik, domekan, meza, Musika Bandaren kontzertua eta umeentzako antzerkia izango dira.