Eskailera mekanikoek 358.147 euroko kostua izan dute eta, Sigma auzoko elizara eta 5,6,7, 8 eta 9 zenbakidun portaletara sartzeko igo beharreko maldaren ondorioz sortzen den iresgarritasun arazoa konpontzeko jarri dituzte.
Eskailera mekanikoen sarreran eta irteeran argiak ere jarri dituzte. Barandak eta osagai metalikoak, berriz, altzairu herdoilezinezkoak dira. Construcciones Aikia SL enpresa arduratu da eskailerak jartzeko lanetaz.