Dirudienez Qatarren ez dute Etxeberria ahaztu (argazkian Qatarren, 1995ean, irabazi zuen goleatzaile onenaren Urrezko Botarekin) eta bertako futbol ligako hiru talderen jabea den Jekeak eskaintza tentagarria egin dio. Pep Guardiola edo Fernando Hierro moduko jokalari ohiek ere Qatarren amaitu zuten euren futbol ibilbidea. Qatarreko eskaintzari ezezko borobilik eman ez dion arren, pentsatzeko denbora eskatu ei du aurrelari elgoibartarrak. Athletic lagatzen duenean, ekainaren 30ean, hartuko du azken erabakia. Gogoratu, aurten, kobratu gabe ari dela jokatzen talde txuri-gorrian.
*Iturria: eitb.com (ikus ondorengo bideoan)