National Geographic eta aldarrikapenen zentsura

elgoibarren.net 2010ko urt. 21a, 09:31

National Geographic telebista kateak abenduaren 7an eman zuen Pumphrey anaiek 2008ko azaroan Plaza Handian eskaini zuten indar erakustaldian grabatutako irudiekin osatutako saioa. Eta, halaxe jakinarazi zuen elgoiBARREN.net orainkariak orain bi hilabete, hain justu. Egun hartan aldarrikapen pankartak eraman zituzten elgoibartar batzuk jakinarazi dutenez, National Geographic-ek kartel haietako bat (ondoko argazkian) zentsuratu egin du. (Argazkiak eta bideoa dauzka)


  Self-determination for the Basque Country ingelesezko leloa (Autodeterminazioa Euskal Herriarentzat) zeraman kartelean egin du esku sartzea NG telebista kateak, self-determination for falta baita pankartaren goiko erdian. Zati hori hutsik dago, zuriz. Alderatu eta egiaztatu ondorengo bi argazkietan: elgoiBARREN.netek atera zuen argazkia da lehena, eta, National Geographic-ek bere webgunean jarri duen bideotik ateratakoa da bigarrena.

1706639936939 National Geographic eta aldarrikapenen zentsura

1706639936973 National Geographic eta aldarrikapenen zentsura

  Ondorengo bideoan ere ikusi daiteke kartel zentsuratua, 2:13 minutuan (atzeranzko kontaketan)

   Sustatukoek ere Twitter bidez jakin zuten honen berri eta Gabonetan eman zuten argitara. Ikusi hemen: Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-en
 
Lotura duten albisteak: