Sarrerarik desiratuenak eskuratzeko ilara luzeak

elgoibarren.net 2010ko urt. 21a, 10:57

Herriko Antzokiko aurrealdea ikusita, barruan emanaldi arrakastatsuren bat eman behar zutela zirudien atzo. Jende ilarak San Lazaro egoitzaraino ailegatzen ziren ia. Barruan, baina, ez zegoen emanaldirik, Pirritx eta Porrotx pailazoen hurrengo emanaldirako sarrera bat eskuratu nahi zuten argazkian ageri diren guztiek. Denak agortu ziren. Bigarren saiorako sarrerak salduko dituzte gaur.


 Elgoibarko Udalaren Gazteria Batzordeak antolatuta, 2010eko urtarrilaren 31n, domeka, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irrien lagunak izeneko azken lana eskainiko dute. Ikuskizuna Olaizaga kiroldegian izango da. Ohikoa den bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dituzte. Lehendabiziko saioa arratsaldeko 16:00etan izango da; eta bigarrena, 18:30ean.

  • Bigarren saiorako sarrerak eskuratzeko bigarren aukera bat izango da gaur (urtarrilak 21), 18:00etatik 20:00etara, Herriko Antzokiko leihatilan.