Urterik zailenetakoa
Mintxeta Atletismo Taldeko kideek, duela zortzi urte krosa antolatzen hasi zirenetik, aurtengoa izan dela ezagutu duten urterik “zailenetakoa” aitortu dute. “Krisiari aurre egiten saiatu gara, babesle berriak aurkitzeko ahalegina eginez, eta aurretik guri laguntzen ziguten, eta oraindik ere, laguntzen diguten babesleak maitasun handiz zainduz”. Krosaren aurrekontua 90.000 eurokoa izan da aurten. Alegia, %10 jaitsi da iazko aurrekontuarekin alderatuta. Aurrekontuaren %45, gutxi gorabehera, goi mailako atleten kontratazioan gastatu dutela adierazi zuen Zigor Diezek. Arazoak arazo, kirol ekitaldiaren kalitatea maila guztietan bermatuta egongo dela gaineratu zuen. “Aurtengo edizioaren xedea orain arteko antolaketaren eta kirolarien maila mantentzea bada ere, maila hori hobetzeko nahia ere bete nahi dugu”.
Antxitxikariei ongi-etorria
Mugerza krosean parte hartuko duten antxitxikariei ongi-etorria egingo zaie zapatuan, 19:30ean, udaletxeko Pleno aretoan eta nahi duten herritar guztiek bertara joateko aukera izango dute.
Eguna eta ordua: Lasterketak domekan (urtarrilak 24) goizeko 10:00etan hasiko dira eta 14:00ak bitartean maila guztietako hamar proba jokatuko dira.
- Informazio gehiago: mintxeta.com
Antxitxikari nabarmenenak
Gizonezkoak (seniorrak)
LEONARD PATRICK KOMON (Kenya)
•2010eko Italikako kroseko irabazlea
•4. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan
•3. postua 2009ko Juan Mugerza Krosean
•Txapeldunorde 2008ko Munduko Kros Txapelketan Edinburgon
HOSEA MACHARINYAN (Kenya)
•5. postua 2007ko Munduko Kros Txapelketan
•11. postua 2008ko Munduko Kros Txapelketan
•2009an min hartuta egon zen
MIKE KIPYEGO (Kenya)
•6. postua 2007ko Munduko Krosean
•5. postua 2010eko Italikako krosean
•4. postua 2008ko Mugerza krosean
MOSES KIBET (Uganda)
•3. postua 2009ko junior mailako Munduko Kros Txapelketan
•4. postua 2010eko Italikako krosean
SERGIO SANCHEZ (Espainia)
•4. postua 2009ko Europako Kros Txapelketan Dublinen
•Venta De Bañoseko kroseko irabazlea
Jarraitu beharreko atleta gehiago: Juan Carlos Higuero (Esp.), Javi Guerra (Esp.), Mohamed Elbendir (Esp.), Javier Carriqueo (Argentina), Barzola (Argentina), Pedro Ribeiro (Portugal)
Emakumezkoak (seniorrak)
ANN KARANDI MWANGI (Kenya)
•2010eko Amorebietako krosaren irabazlea
•3. postua 2010eko Italikako krosean
•7. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan
•9. postuan IAAFeko rankinean
VIOLA KIBIWOTT (Kenya)
•6. postua 2010eko Italikako krosean
F. GOSHU (Etiopia)
•4. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan, junior mailan
DULCE FELIX (Portugal)
•14. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan
•6. postua 2009ko Europako Kros Txapelketan
INES MONTEIRO (Portugal)
•2010eko emaitzak: 3. postua Laudioko krosean, 2. postua Soria neta 3. postua Atapuercan.
•5. postua 2009ko Europako Kros Txapelketan
SARA MOREIRA (Portugal)
•16. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan
•10. postua 2009ko Europako Kros Txapelketan
ALESSANDRA AGUILAR (Espainia)
•4. postua 2009ko Espainiako Kros Txapelketan
•24. postua 2009ko Munduko Kros Txapelketan
•Espainiako maratoilaririk onena
Jarraitu beharreko atleta gehiago: Diana Martin, Sonia Bejarano, Cristina Jordan, Teresa Urbina.