Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

elgoibarren.net 2010ko urt. 25a, 12:04

 
Txapel bat eskuratzeko bi aukera izan arren, Arribillagak eta Loiolak, bakoitzak bere mailan, ezin izan zuten euren izena San Anton pilota Torneoko irabazleen zerrendan inskribatu. Ikastolako frontoian hotz egiten zuen, ohi denez, baina pilotariek eskaini zuten ikuskizunak eta, batez ere, plaentxia aldetik etorritako zaleek jarri zuten giroa aparta izan ziren. (argazkiak dauzka)


 Haritz Arribillagak eta Errekak 18 eta 22 galdu zuten promesa mailako finala Ezkurdia eta Bolinagaren aurka. Partida orekatua izan zen eta bi bikoteek izan zituzten irabazteko aukerak. Azken tantoetan, baina, Ezkurdiaren joa erabakigarria izan zen. Bera aukeratu zuten, hain zuzen, Torneoko pilotaririk onena.
 Nagusien mailako finalean Eneko Loiolak txapela irabazteko aukerari laugarrengoz alde egiten laga nahi ez zion arren, nahi izatea ez zen nahikoa izan. Jauregi eta Atxotegi plaentxiarrak gehiago izan ziren kantxan eta 12 tantotan geratu ziren San Migelgo Atzelaria eta Uriarte aurrelari abadinarra. Atzeko koadroetan erakutsitako ahalagatik Jauregiri eman zioten pilotariri onenaren saria, bigarren urtez jarraian, iaz ere berak irabazi baitzuen torneoa. Soraluzetik euren pilotariak animatzera etorri ziren zaleak, asko eta zaratatsuak, pozarren itzuli ziren etxera. 

Jauregi eta Atxotegi txapeldunak.

Uriarte eta Loiola, txapeldunorde.

Promesa mailako txapeldunak, Ezkurdia eta Bolinaga.

Txapeldunordeak, Arribillaga eta Erreka.

1706639935105 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

1706639935140 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

1706639935182 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

1706639935216 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

1706639935249 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan

1706639935284 Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan