Leruneko zirkuituan egiten ziren kros gogor eta gogoangarri haien antza
izan du aurtengo Juan Mugerza krosak behe-lainoa, euria eta, batez ere,
lokatzaren ondorioz. Afrikarrak hotza eta klimaren kexu ziren amaieran
baina ez pentsa estu eta larri ibili zirenik. Goshu etiopiarrak
ezustekoa eman eta faboritoa zen Karindi kenyarrari irabazi zion
emakumezkoen lasterketa nagusian. Gizonezkoetan, pronostikoak betez,
Komon kenyarrak garaipen argia, nahi zuenean eta nahi zuen moduan alde
egin zuen, lortu zuen. (argazkiak eta sailkapen guztiak dauzka)