Otsailak 6 Sagardotegira irteera

Morkaiko 2010ko urt. 25a, 18:39

blogak_morkaiko_txikia.gifMorkaikok otsailaren 6an egingo duen mendi-irteerara gonbidatu nahi zaitugu. Goizean Plazolako geltoki zaharretik, Plazaola Bide Berdeari jarraiki, Andoain aldera oinez joango gara.

 Iaz eguraldiak galerazi zigun ibilaldia ea aurten burutzerik daukagun. Honen ostean, Astigarragako Rezola sagardotegian bazkalduko dugu aparteko giroan.
 Lau mendetan barrena Plazaolako trenak Donostia eta Iruñea elkartu zituen 84 km-ko tren bideaz. 1953. urtean bidaiarientzako itxia izan zen baina merkantzia garraiatzeko erabili zen, aurrerago erabat desmantelatu zuten arte.

Bide hartako 44 km inguru berreskuratuak izan dira aisialdirako, Plazaolako Bide Berdea deritzona. Bide hau zelai eta baso artean murgiltzen da, Larrau eta Leitzarango bailaretan barna, 21,5 km nafar lurretan eta 22,1 km Gipuzkoan.

Proposatutako irteeran Plazaolako geltokitik abiatuko gara, Berastegi eta Leitza tartean dagoena. Bertatik Andoain aldera gerturatuko gara, 20 km inguru ibiliz, Leitzaran ibaiari jarraiki.  

  • Zapatua, otsailak 6.
  • Plazaola geltokia (404 m) - Andoain (65 m).
  • 20 km; 3 ordu eta erdi. Erreza.
  • Irteera 8h00etan Foruen enparantzatik.
  • Buelta 22h00ak aldean Elgoibarren.
  • Bazkideak 35€.
  • Ez bazkideak 40€.
  • Gehienezko plaza kopurua, 55; autobusa bete arte.
  • Apuntatzeko azken eguna, otsailak 1, astelehena.

Anima zaitezte!

 

2010-eko Irteeren egutegia:

  • Urtarrilak 23: Elgoibartik abiatuz: Azpeitia-Erlo-Elgoibar
  • Otsailak 6: Plazaola-Sagardotegia
  • Martxoak 13: Arrasate – Urkiola zeharkaldia
  • Apirilak 24: Mendiko bizikletarekin Durango - Anbotoko itzulia (trenez joan etorria)
  • Apirila-maiatza: Udaberriko asteazkenetan mendi emanaldiak.
  • Maiatzak 16: Elgoibarko Itzulia
  • Ekainak 12-13: Picos Europa (Asturias-Kantabria)
  • Ekainak 20: Finalista eguna
  • Uztailak 3: Lea Ibarra: Munitibar-Otoio-Lekeitioko hondartza.
  • Irailak 18-19: Pirineoak (oraindik definitu gabe)
  • Urriak 9-10-11-12: Gredos (Avila)
  • Azaroa 21: Karakateko igoera
  • Abendua: Argazki lehiaketa-erakusketa