Zailtasun egoeran dauden 10 eta 18 urte bitarteko Elgoibarko ume eta nerabeen beharrei erantzun bat ematea eta herrian dauden errekurtso zein zerbitzuetan integrazioa sustatzea dira ikerketaren helburu nagusiak. Kalexka enpresako bi gizarte hezitzaile (argazkian, eskuineko aldean) arduratu dira ikerketaz urria, azaroa eta abenduan. Teknika ezberdinak erabiliz, erabilgarriak izango diren hainbat ondoriotara ailegatu dira.
Ondorioen artean, ume eta gazteen integrazioa hobetzeko hainbat gauza egiteko premia dagoela adierazi dute: esaterako, herriko errekurtsoak eta zerbitzuak egokitzea, edo kultura arteko gaiak landu, partaidetza bultzatu eta gazteen heziketarekin zerikusia duten eragileen arteko elkarlana bultzatzea. Heziketa prozesuan lagungarri izango diren erreferentziazko profesionalen beharra ere aipatzen dute. Eta baita zailtasun egoeran dauden ume eta nerabeen beharrak gertutik zaintzea ere.
•Kale behaketa eta elkarrizketak
Ikerlariek zenbait datu estatistiko (sozio-demografikoak, historikoak...) konparatu, eta “25 elkarrizketa inguru” egin dizkiete herriko zerbitzu, baliabide eta ikastetxeetako ardura duten eragileei. Horretaz gain, herria zazpi gune ezberdinetan banatu eta haur eta nerabeak sistematikoki behatu dituzte “euren gustuak, zaletasunak, ohiturak...” zeintzuk diren jakin ahal izateko. Antzerako ikerketak egiteko metodologia bera darabilte Gipuzkoako 24 herritan.
Gazteek dituzten beharrizanak bildu ostean, Udalak programa bat egingo du, arlo sozio-hezitzailean esku hartu ahal izateko. Bertan jasoko dira, baztertze arriskurik handiena duten ume eta nerabeekin, “komunitatearen gizarte zerbitzuek, inguru irekian” burutu behar dituzten jarduerak.