Eskalatzaileentzako erronka berriak rokodromoan

elgoibarren.net 2010ko urt. 26a, 15:07

 
Iosu Merino eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek bide berriak prestatu dituzte Olaizaga kiroldegiko rokodromoan. Maila guztietara egokitutako ibilbideak osatu dituzte, 5 eta 8a+ maila bitartekoak, hain zuzen ere.

 
 


1706639916438 Eskalatzaileentzako erronka berriak rokodromoan

 Udal Kirol Patronatuak Gabonetako jai egunak erabili zituen rokodromoan moldaketak egiteko. Ibilbide berriak pentsatu, diseinatu eta egiteaz, berriz, Iosu Merino eskalatzaile elgoibartarra eta Jon Gurutz Lazkoz arbizuarra arduratu dira. Biak ala biak dira arituak eta adituak goi mailako txapelketetarako blokeak prestatzen.
 Eskalatzaileek Olaizaga kiroldegiko harreran eskatu dezakete ibilbide berriak nondik nora doazen, kolore ezberdinen bitartez, erakusten duten krokisa.