Elgoibartarrarekin batera, ekitaldi hartan izan ziren beste lau lagun ere epaituko dituzte gaur Auzitegi Nazionalean: Josune Irakulis, Itziar Galardi, Jon Enparantza eta Estanis Etxaburu. Auzipetuei “terrorismoa goratzea, biktimak umiliatzea eta bilera legez kanpo egitea” egozten diete.
Arnaldo Otegirentzat 18 hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen du Blanca Rodriguez fiskalak, eta 15 gainerako auzipetuentzat. Bitartean, Ermuko Foroak eta Diginidad y Justicia elkarteak lau urte eta erdiko eta bost urteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte, hurrenez hurren.
Ekitaldian (argazkian) Otegik hitza hartu eta "euskal presoen borroka" laudatu zuen. Horrez gain, Sagardui Nelson Mandelarekin alderatu zuen, "bera bezala injustiziaren kontra borroka egiten du marko demokratiko bat lortzeko".
∞Lotura duten albisteak:
- Arnaldo Otegi atxilotu dute ezker abertzalearen kontrako operazioan (2009-10-13)
- Arnaldo Otegi: “Sekula ez dut ulertu nire bizitza gure herriarekin konpromiso politikorik gabe” (2008-09-18)
- Arnaldo Otegi: “EAJk indar erregionalista bilakatzeko apustu egingo du” (2009-06-10)
- Beste negoziazio bat irekiko dela esan zuen Otegik zapatuan egin zitzaion ongi-etorrian (2008-09-08)
- Arnaldo Otegi atxilotu egin dute ( 2007-06-08)
- Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean (2007-03-21)